`Rueda´ deitzen da Rafa Rueda abeslari eta kitarrajole bizkaitarraren proiektu barria. Bere esanetan disko sinplea da, elementu gitxikoa: kitarrea, abotsa eta elektronikea. Euskal Herriko zein munduko hainbat idazleen testuak erabilita, Rafa Ruedak zortzi abestiz osotutako lana atondu dau. Bere eretxian, bakarkako ibilbidean mugarri bat ezarri dau disko barri honegaz.