Koronabirusari aurre egiteko txertoaren segurtasuna bermatuuta egongo dala esan deusku EHUko inmunologia eta mikrobiologia saileko irakaslea dan Joseba Bikandik. Behin Botiken Europako Agentziak baimena emonez gero, txertoa zalantza barik segurua izango da; segurtasuna bermatuta egongo da, baina zalantza egon daiteke txertoaren eraginkortasunaren inguruan. Izan leiteke urtero ipini behar izatea, beste birus batzukaz gertatzen dan moduan. Bikandik gaineratu dau ezin dala jakin txertoak zenbaterako balioko dauen, denporea pasau behar dala hori jakiteko.