(H)arituz taldea orain dala urte batzuk Portugaleten euskararen erabileraz eta kulturaren kontsumoaz hausnartzeko sortutako taldea da. Pandemiak pertsona batzuengan eragindako nekea eta amorrua agerian dagoanean askok ez daukie emozinoak kudeatzeko gaitasunik eta behin baino gehiagotan negarra da barrua hustutzeko dekogun tresna bakarra. EITBren Maratoiak aurton "Ez negar egin" leloa aukeratu dau eta (H)arituzek lelo horri bueltea emon gura izan deutso "Negar egizu" kantua sortuaz. Abestia "Goizeko Izarretan" irratsaioan zuzenean kantau deuskue eta abestian azaltzen dan mezuaz luze eta zabal berba egin dogu. Kantuan eta azalpenak emoten (H)arituz taldeko kideak diran Maialen, Asier eta Gotzon izan dira. Aritz Anasagasti psikologo bermeotarraren eretxia be jaso dogu.