Mikel Arruabarrena (EAJ): "Gabonetako otorduetan ez geunke beti 10 pertsonako mugara jo behar"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2020ko abe. 2a, 00:00

Aste gitxi barru negozietan hasiko diran Euskadiko aurrekontuetan hezkuntza eta osasuna lehenetsiko dirala azaldu deusku EAJko legebiltzarkideak. EH Bildu eta Elkarrekin-Podemos negoziazinorako prest egongo diran sentsazinoa daukala aitatu dau Arruabarrenak. 

Gabonei begirako neurriak dosteko gaur lurralde arteko batzordea bilduko da. Jaurlaritzak gabonetako otorduetan 6 pertsona barik gehienez 10 pertsona bazteko  proposamena eroango dau. Mikel Arruabarrenak esan deusku hamarrekoa onartzen bada ez dala beti hamarrera jo behar, ez dala zertan muga horretara hurreratu behar. Bere etxean, bere emaztea eta bera baino ez dirala batuko gaineratu dau.  

EAJk herrialde guztietako buru-batzarrak aukeratu dauz eta Mikel Arruabarrenak esan deusku alderdiak erronka barriak eukiko dauzela hurrengo urteetan. EH Bildun be aldaketak emoten dabilz eta Espainiako aurrekontuei emon deutsien babesaz galdetuta Arruabarrenak esan deusku poztekoa dala baina urte askotan arrazoi beragaitik EAJri traidore deitu deutsela eta horrek amorrua emoten dauela.    

Osorik irakurri