Jon Arizeta (Nafarroako Ospitalea): "Gabonetan desbardin jokatzen ez badogu urtarrilean ospitalak topera egongo dira"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2020ko abe. 4a, 00:00

Nafarroaren egunean, Xabierko San Frantzisko egunean Maria Txibiteren gobernuak Nafarroako osasun langileek saritu ebazan. Pandemiaren aurka jo ta ke ospitaleetako solairuetan edota ZIUetan buru belarri lanean dagozanen konpromisoa ta lana autortu eben. "Goizeko Izarretan" saioan Nafarroako Ospitale Guneko zuzendariordea Jon Arizeta alkarrizketatu dogu. Etxe gehienetan 10 pertsona baino gitxiago alkartzea komeni dala esan deusku Arizetak "herri honetan etxe batzutan tranpak egitera ohituta dagoz eta 10 barik 15 alkartzen ahaleginduko dira eta hori danok ordainduko dogu".  Agintariei erantzukizun handiagoa eskatu deutse Arizetak ospitaleetara hirugarren olatua heldu leitekelako. "Festa batzuk ospatzeagaitik txarrago egon gaitezkela pentsatzeak ikarea sortzen dau" gaineratu dau Jon Arizetak.  

Osorik irakurri