Durangoko azokearen laugarren egunean be bada zer ikusi, zer entzun

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia

 Astegoiena atzean itxi ostean, Durangoko azokearen egitarauak aurrera jarraitzen dau. Egunean zehar, berbaldiak, alkarrizketak, diskoa aurkezpenak edota musika emonaldiak egiten dabilz. `Digitalizazino prozesua eta kultur jarduera´ mahai-inguruan parte hartu dauan Amaia Ozerin izan da Bizkaia Irratian, mahai-ingurua hasi orduko. Eta Plateruenan be sartu-urtena egin dogu. Bertako oholtzara igoko dira gaur Nax Agirre, Miren eta Roberto Etxebarria, Etorkizun Beltza, Hibai, Liher edota Zetak. 

Osorik irakurri