2018an sinatutako lan hitzarmena bete daiten eskatzeko bihar huelga eguna izango dabe haurreskola askotan. Haurreskola Patzuergoko beharginek biharko eta hilaren 16rako egin dabe deialdia. Gaur "Goizeko Izarretan" EH Bilduko legebiltzarkidea dan Ikoitz Arrese euki dogu goizeko 08:30etako alkarrizketan. Legebiltzarreko hezkuntza batzordean dagoan Arresek haurreskolak publikoak eta doakoak izan daitezan eskatu dau. Hobarien bidez edo zuzeneko laguntzen bidez doakotasuna lortu ahal dala uste dau EH Bilduk eta gai hori aurrekontuen negoziazinora eroango dabela aurreratu dau. LOMLOE lege barriari buruz eta EHUko errektore barriak egin beharko leukenaz be galdetu deutsagu Ikoitz Arreseri.