Roberto Basterretxe (Las Palmasko Itsa-Salbamenduko burua): "Ontzi txikietan doiezan migratzaileen barri eukitea oso gatxa da"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2020ko abe. 10a, 13:45

Las Palmaseko Itsas-Salbamenduko buruzagia dan Roberto Basterretxe zeberiotarragaz berba egin dogu gaur. Milaka migratzaile heldu dira azken hilabetean Kanariar uharteetara. Urtea hasi danetik hamazortzi mila lagun baino gehiagok lortu dabe Atlantikotik Kanariar uharteetara heltzea. Kopuru horren erdia azken hilabetean heldu dira. Itsas Salbamenduko kideen lanari esker migratzaile horreetako askok bizirik jarraitzeko aukerea dauke. Roberto Basterretxe Itsas Salbamenduko buruzagia da Las Palmasen eta ontzi txikietan doazan migratzaileen barri izatea gatxa dala esan deusku. Abuztutik hona erreskatau dabezan gehienak magrebiarrak, gazteak eta gizonezkoak izan dira. Portua distantziaren arabera aukeratzen dabela esan deusku Basterretxe zeberiotarrak. Euskadik migratzaile horreetako batzuk hartzeko eskaintza egin dau. Hurrengo asteei begira, Basterretxek uste dau, eguraldia dala eta, beharbada gelditu egingo dala etorrera.

Osorik irakurri