Gazteriaren Kontseiluko presidentea, Maialen Olabe plentziarra, alkarrizketatu dogu gaur "Goizeko Izarretan" irratsaioan. Pasa dan martitzenean Derioko Artebakarra auzoan gazte batzuk egin eben jaia txarretsi dau eta era berean kontu honegaitik batzuk gazte guztiak kriminalizau gura dabezala gaineratu. Gazteen Euskal Behatokiak pandemiari buruz egindako inkesta batek dino gazteen %71k gazteen lonjak sarratzea ulertzen dabela. Bestade gazteen %80k bat egiten dau maskara ez jarteagaitik ezarten diran isunakaz. Olaberen eretxian datu honeek gazteen konpromisoa erakusten dabe. Bultzatu nahi dan aisialdi ereduaz hausnartu behar dala be esan dau EGK-ko buruak. Gazteriaren Legeari buruz esan dau orain arte lege hori onartzeko hiru saiakera egon dirala eta honek gazte alkarteen nekea eragiten dauela. 2021ean onartu ei dan lege barri horren onurez be berba egin dogu Maialen Olabegaz.