Iñigo Iturrate (EAJ): "Oposizinoak aurrekontuak jarrera positibo bategaz negozietea gurako neuke, egoerak merezi dau"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2020ko abe. 15a, 00:00

Aspiazu sailburuak gaur aurkeztuko dauen aurrekontuen proiektuaren aurrean Elkarrekin-Podemosi ausart jokatzeko eskatu deutso Iñigo Iturratek, EH Bilduri ordea "Madrilen musutruk egin dabena" Euskadin planteamenduak eginda bideratu dagiela. Aurrekontuen negoziazinoan oposizinoen alderdien aldetik jarrera baikorra egotea itxaroten dau legebiltzarkide jeltzaleak.

Iñigo Iturratek orain arte EAEn Covid19aren kontrako estadu mailako neurririk zorrotzenak ezarri dirala gogoratu dau. Rafael Bengoak Alemaniaren eredua jarraitu beharko geunkela esaten eban atzo eta murrizketa gehiago eskatu be bai. Iturratek adierazo dau Bengoaren eretxia ulertzen dauela baina Bengoa lez beste aditu batzuk dagozala eta eurei be entzun behar jakela. 

Bateragune auziaren epaiketa errepikatzeari buruz Iturratek azpimarratu dau horrek harridurea eta haserrea eragin deutsazala. Auzitegi Gorenak, erregea lez azalpenik emon behar ez dauen erakundea bat dala esan dau. Era berean frankismotik hona Espainiako justizian beste erakunde batzutan emon dana aldaketa nabarmena ez dala emon aitatu dau legebiltzarkide jeltzaleak.  

 

Osorik irakurri