Mende erdia joan da Bilboko Arte Ederren eskolak hasi ziranetik. Lehenengo promozinoa 1970ean hasi zan, 48 ikaslegaz, gaur egungo Euskal Museoaren egoitzan. Hasierako arazoak eta zalantzak gorabehera, gaur egun EHUren Arte Ederren fakultadea erreferentea da estaduan. Covid19ren pandemia dala-eta, ospakizun ekitaldi batzuk atzeratu egin dabez, baina beste batzuk mantendu dabez: gaur hasi eta eguenera bitartean, Akme jardunaldiak egingo dabez Leioako kanpusean.