Erorien Haranean senitartekoren bat daben 20 euskal familiak jaso dabe euren senidearen gorpuzkinak deshobiratzeko baimena. Bergaran bizi diran aristegitarrek orain egun batzuk hartu eben eskutitza, Jose Larrañaga osabearen gorpuzkinak jaso ahal izateko. Maite Aristegi lobeak esna deusku gutunean baimena aitortzen deutsela. Eusko Jaurlaritzak, Gogora Institutoaren bitartez DNA probak egingo deutsiez senitartekoei. Larrañaga beste lau euskaldunekin dago eta gatxa izango ei da zein dan zein jakitea.