Jokin Bildarratz (EJ): "LOMLOE ez da gure legea baina aurrekoa baino hobea eta eskuzabalagoa da"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2020ko abe. 17a, 00:00

Gabonak ate joka daukaguzan honetan umeek oporraldia hasi behar dabe eta hori Hezkuntza Sailarentzat kezka iturri dala esan deusku Jokin Bildarratzek. Gaur bertan hezkuntza zentroetara urtarrileko ikasgeletarako itzulerea zelakoa izango dan azaltzeko oharra bialdu deutse Jaurlaritzak hezkuntza zentroei. Hezkuntza sailburuak pandemiari aurre egiteko hezkuntza komunidadeak egindako lana eredugarria izan dala aitatu dau. 

Haurreskolen lan gatazkaz galdetuta Bildarratzek gogorarazo dau hilaren 22an sindikatuakaz berba egiteko batzarra daukiela aurreikusita eta gai desbardinei buruz berba egiteko prestutasuna dabela. Sindikatuek atzo jakinarazotako jarraipena baino jarraipen txikiagoa izan dala zehaztu dau Bildarratzek. LOMLOE legeak dakarzan onurez eta zalantzez be galdetu deutsagu sailburuari. Ikastolen etorkizunaz itaunduta Bildarratzek  argitu deusku itunpeko sarea arriskuan jarri leiken korronterik ez dagoala une honetan Euskadin. EHUko errektore barriaz eta irakasleei begirako Lan Eskaintza Publikoei buruz be jardun dogu berbaz.  

 

Osorik irakurri