Bizkaia eta Gipuzkoako arrantzaleek aurten baino lebatz gitxiago harrapau ahal izango dabe datorren urtean Kantauriko uretan. Europako Batasuneko arrantza ministroek erabagi dabe %5 murriztea espezie horren kuotea. Edozelan be, onartutako murrizketea Europako Batzordeak proposatutakoa baino txikiagoa da. Izan be, Bruselak ko jaitsierea proposatu eutsen arrantza ministroei zientifikoen ikerketetan oinarrituta. Beste alde batetik, bokartaren kuotak %3,5eko igoerea eukiko dau eta 33.000 tonakoa izango da datorren urtean. Kuota horren %90a Kantauriko flotarentzat izango da. Erresuma Batua eta Europako Batasunaren arteko akordio ezak goitik behera baldintzatu dau arrantza ministroen batzarra, 119 espezieren harrapaketa mugak ezarri barik geratu dira-eta. Leandro Azkue, Eusko Jaurlaritzako Arrantza etae Akuikultura zuzendariagaz egin dogu berba Kresala tartean Bruselan hartutako erabakien ganean.