BFAko foru gobernuak 2021erako aurrekontuen proposamena aurkeztu eban orain dala egun batzuk. Foru diputaduak sail bakotxari jagokon proposamena aurkezten dabilz Batzar Nagusietan, gero negoziazinorako epea zabalauko da eta leitekena da aurrekontuak 2021eko urtarrilean edo zezeilean onartzea. Arantza Urkaregi EH Bilduko Bizkaiko batzar-kidea alkarrizketatu dogu gaur "Goizeko Izarretan" saioan. Urkaregik esan deusku aurrekontuetan adostasunak lortzeko alderik nabarienak bide-gorriakaz edo garraioabideakaz lotutakoak izango dirala. Gizarte ekintzari jagokozan gaietan akorduak lortzea gatxa izango dala aurreratu dau Urkaregik BFAren aurrekontuen proiektuan EH Bilduren eretxian ez dago egoitza txikiagoak eta pertsonalizauak sortzeko euro bat bez. Bestalde BFAk aurrekontu sendo batzuk eukiteko zorpetzeko hartutako erabagiagaz bat egiten dau Bilduk beti be beharrizan sozialei erantzuteko baldin bada. Era berean EH Bildu fiskalidadean aldaketak egitearen alde agertu da.