`Cabaret Chihuahua´ 2013ko abuztuan estreinau zan. Urte honeetan zehar Bilboko Pabellón 6 aretoan antzezteaz gain, Euskal Herriko eszenatoki desbardinetatik igaro da. Eta Madrilen be egon da. Obra arrakastatsu hau bueltan dator Pabellón 6 aretora, 2020.urte honi amaierea emoteko. Aktoreetako bi, Olatz Ganboa eta Adrian Garcia de los Ojos izan dira Lau Haizetara irratsaioan.