Ibone Bengoetxea (BFA): "Akorduak lortzeko ahalegina danok egin behar dogu, gobernuak eta oposizinoak"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2020ko abenduaren 21a

2021ean Bizkaiko lurraldeari jagokozan aurrekontuen proposamenari buruz berba egin dogu BFAko herri administrazinorako diputaduagaz. Ibone Bengoetxeak zuzentzen dauen sailak 70,7 milioi euro eukiko dauz eta horren %53 gobernu digital baterako trantsizinoan inbertiduko da. Herri txikientzat 2 milioi euroko laguntzak be egongo dirala aurreratu dau. Bizkaiko suhiltzaileen parkeei jagokenean Zallako suhiltzaile-etxe barria eta Urioste eta Basauriko suhiltzaile-etxeetako lanak aurreikusten dira. Aurrekontuen negoziazinoan gobernuak eta oposizinoak akorduak lortzeko konpromisoa euki behar dabela esan dau Bengoetxeak.    

Osorik irakurri