Gemma Orbe (Caritas): "Neurriakaitik kejetan diranak ondo dagozanak dira"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2020ko abe. 23a, 00:00

Caritaseko jantoki sozialean abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean be jaten emongo dabe. Urte egun guztietan emoten dabez bazkariak eta gaur egun Caritasek Bilbon eta Barakaldon daukazan jatokietan 280 pertsonari emoten deutse menua. Batzuk tupperrean eroaten dabe baina beste batzuk jantokian bertan bazkaltzen dabe. Pandemiak dana aldatu dau eta jantokian orain 25 erabiltzaileko 5 txandakaz funtzionetan dabe.  Gaur "Goizeko Izarretan" irratsaioan Caritaseko ordezkaria dan Ana Sofi Telletxea eta Indautxuko jantoki sozialeko arduraduna dan Gemma Orbe euki doguz. Gemma Orbek gabonaldiari begira ezarri diran neurriei buruzko hausnarketea egin deusku.

Bestalde Caritaseko Ana Sofi Telletxeak azaldu deusku gaur egun beharrizana dabenen %45ak lana daukala eta laguntza eske doazanen lanak babes bakoak dirala. Ez dabe kotizazinorik, ez kontraturik ezta babesik be. 

  

Osorik irakurri