Bermeoko "Kikuke" eta Ondarroako "Esther Lorak" Bizkaiko erakusleiho dotore bi

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2020ko abe. 28a, 00:00

Bizkaidendak merkatarien alkarteak lurraldeko eskaparaterik onenen lehiaketea egin dau eta saridunak izan diran Kikuke eta Esther Lorak komertzioetako jaubeak alkarrizketatu doguz gaur "Goizeko Izarretan" saioan. Bermeoko Kikuke dendan sukaldeak eta bainuak saltzen dabez, Sendotza Garmendiak esan deusku dekorazinorako aurton herriko Xixili lamina ospetsuaren irudi bat erabili dabela. Ondarroako Esther Lorak dendatik Estherrek azaldu deusku pandemian euren negozioak ez dauela etenik euki eta beharrean topera ibili dirala. 

Osorik irakurri