Rodrigo Gartzia (Ertzaintza): "Errepidez heldu behar ziran txertoak azkenean Forondara heldu dira hegazkinez"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2020ko abe. 29a, 00:00

Ertzainek txertoen biltegiratzea eta banaketea gertutik zainduko dabela azaldu deusku gaur "Goizeko Izarretan" alkarrizketatu dogu Ertzaintzaren zuzendariak. Bigilantzia lanetan, beren beregi, brigada mogikorreko ertzainak arituko dira. Isunei buruz galdetuta Rodrigo Gartziak esan deusku bi motatako isunak jarri dabezala orain arte: 3.600 isun gaueko araudia ez beteteagaitik eta 2.600 mogikortasun arauak ez errespeteteagaitik. Isuna jasoten dabenek gehienetan 602 euro ordaindu behar izaten dabez eta Rodrigo Gartziak esan deusku bera ez dala isunak gogortzearen aldekoa. Ertzaintzaren euskalduntzeari buruz Garztiak esan deusku une honetan plantilearen erdia euskalduna dala eta LEPetako plazen bi heren hizkuntza perfilak dabezanentzat gordeten dirala.      

Osorik irakurri