Eusko Jaurlaritzak Europatik jaso gura dauzen inbersinoei buruz Niko Cuenca ekonomilariak esan deusku eskatzea libre dala eta gogoratu dau beste autonomia erkidego batzuk estaduak jasoko dauzen funtsen eskatu dauzela. Jaurlaritzak onartutako zerrendatik tratsizino energetikoagaz bat egiten daben proposamen batzuk dagozala azpimarratu dau. Bestalde Europak bankuek euren errentagarritasuna hobetzea gura dauela esan dau eta 2021an finantza erakundeen fusinoetan sorpresaren bat egongo dala aurreratu dau. Niko Cuencak gitxieneko soldateari buruz akaso hau igoteko unerik egokiena ez dala esan deusku eta igoera mailakatu baten aldeko apostua egin dau. Joe Biden Etxe Zurira heltzeak eta Brexitak gure ekonomian zelan eragingo dauen be azaldu deusku "Goizeko Izarretan" saioan euki dogun ekonomilariak.