Miren Basaras: "Txertaketak ez dau hirugarren olatuan eraginik izango"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2021ko urt. 4a, 00:00

Astebete igaro da Hego Euskal Herrian txertoak ipinten hasi ziranetik baina Miren Basaras mikrobiologoak esan deusku txertoen eraginkortasunaz jaubetzeko hilabete batzuk pasau beharko dirala. "Goizeko Izarretan" irratsaioan Basarasek musukoei buruz be berba egin deusku. Maskara ugarik benetako homologazinorik ez dabela gogoratu deusku, horreetariko bat sare lehun baten antzekoa dala azpimarratuta. Miren Basarasek Jaurlaritzari musukoen arautze sendo bat egin dagiala eskatu deutso. Erresuma Batuan agertutako birusaren aldaera barria Baionako errugbi taldeko 10 jokalariri egindako probatan antzemon dabe eta Basaresek adierazo deusku hau be kezkatzekoa dala.

Osorik irakurri