Covid-19aren pandemiak eta hartutako osasun neurriek urtea markau dabe. 2020a urte berezia izan da. Guggenheim museoa itxita egon da ia hiru hilabetez eta ondorioz museora hurreratutako bisitari kopuruak behera egin dau. Mogikortasunari jagokonez ezarritako neurriek be eragina izan dabe. Halanda be museoak urtearen balantze positiboa egin dau.