Donald Trumpek demokraziari orain arte euki deutson atxikimendua oso txikia izan dala esan deusku Deustuko Unibersidadeko irakaslea dan Felix Arrietak. Politologoak gaineratu deusku atzokoa bitan bananduta dagoan gizarte baten zuzeneko ondorioa dala. Trumpek boteretik bultzatutako errebolta bat izan dala gaineratu dau. Alderdi errepublikarraren etorkizunaz be berba egin dogu Felix Arrietagaz.