LAB sindikatuko idazkari nagusiaren eretxian ERTEek langabezia gehiago ez igoteko koltxoi lana egiten dabe. Gaur Madrilen batzarra daukie ERTEen iraupena zehazteko eta horretaz berba egin dogu Garbiñe Aranburugaz. Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako aurrekontuen proposamenari buruz galdetuta Aranburuk dino Jaurlaritzaren proposamenean hobetzeko gauza asko dagozala. LABeko buruan eretxian zerbitzu publikoak indartu beharko litzatekez osasungintzaren sektorean gastua handituta. Garbiñe Aranburuk gogoratu dau gaur egun babes sozialerako saretik kanpo 60 mila pertsona inguru dagozala eta horren ondorioz politika sozialetara diru gehiago bideratu beharko litzatekela.
Presoen eta euren familien eskubideak aldarrikatzeko biharko manifestazinoei buruz edota Lanbiden izena emonda dagozan beharginei buruz be itaundu deutsagu LAB sindikatuko idazkari nagusiari.