Iñigo Martinez (Elkarrekin-Podemos): "Pandemiari aurre egiteko denboran iraunkorrak diran erabagiak faltan botaten dodaz"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2021ko urt. 11a, 00:00

Etzi Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu proposamenaz berba egiteko Elkarrekin-Podemosek eta Pedro Aspiazuk bilerea egingo dabe. Iñigo Martinez  Ellkarrekin-Podemoseko legebiltzarkideak esan deusku besteak beste Osakidetzako Lehen Arretarako profesionalentzat diru eta baliabide gehiago eskatuko dabezala.    

Lan kontuez galdetuta ERTEak ziur asko maiatzaren 31ra arte luzatuko dirala baieztau deusku Martinezek. Alderdi berekoa dan Yolanda Diaz lan ministreak gaur berrekin deutse gai honegaz lotutako negoziazinoei.  

Felipe Gonzalezek GALegaz zuzeneko loturea euki eban ikertzeko Pili Zabalak Gipuzkoako fiskaltzan egin dauen eskakizuna erabagi ona izan dala uste dau Elkarrekin-Podemoseko legebiltzarkideak, 2021an gai horri buruzko egia argitu barik egotea txarretsi dau eta sekretu ofizialen legea aldatzeko beharraz berba egin deusku.  

Argindarraren prezioaren igoeragaz lotuta Alberto Garzon kontsumo ministroak igoera horri buruzko ikerketa bat eskatu dauela gogoratu dau. Martinezek dino legegintzaldiaren barruan estaduko gobernuak prezioen mugapen bat ezarriko dauela PSOEk eta Unidas-Podemosek berbatutako gobernu programan aurreikusita dagoalako.   

Osorik irakurri