Euskadiko Filmategiak, Donostia International Physics Centerrek eta Donostiako Zinemaldiak `Zinema eta Zientzia´ zikloa antolatu dabe. Kultura zinematografikoa eta kultura zientifikoa hedatzeko helburuagaz, aurtengo lehenengo hiruhilekoan hamar film luze eskainiko dira Donostiako Tabakaleran eta Bilboko Arte Eder museoan. Ikasleentzako saio bereziak be programau dabez.