EJren aurrekontu proposamenean ERTEen osagarri lez erabilteko 6,7 milioi aurreikusi dirala esan deusku Jon Azkuek, ERTEan egon eta urtean 20 mila euro baino gitxiago kobretan daben langileei begirako diru kopurua izango litzateke. Euskadin dagoeneko 6 mila langilek prestazino hau kobrau dabe baina Azkuek berak onartu dau langileen zerrenda hau egitea gatxa izan dala eta osagarrien ordainketan atzerapenak egon dirala. Atzerapen horren errua SEPErena be dala gaineratu dau.
Euren lanpostua hobetu gurean Lanbiden enplegu hobeago baten bila dabilzan 300 mila langileei buruz galdetuta EJko lan sailburuordeak esan deusku kalidadezko enplegua sortzeak lehentasuna izan behar dauela eta datuek horren beharra erakusten dabela.
Jon Azkueren eretxian akorduak edo hitzarmenak bazkidean pentsauta baino akorduen helburuetan pentsauta josi behar dira. Azkuek ideia horretan kokatu dauz Irungo edo Eibarko udaletxetan sozialistek Podemosegaz eta EH Bildugaz lortutako itunak. EAJk eta PSEk beste alderdi politiko batzukaz akorduak lortzeko sasoia hasiko dala gaineratu dau Azkuek. Zentzu horretan be Jon Azkuek EH Bilduri eta Elkarrekin-Podemosi Pedro Aspiazuk aurkeztutako aurrekontuak babesteko deia egin deutse.
Eskumenen gaiei buruz galdetuta Gizarte Segurantzaren kudeaketa ekonomikorako eskuduntza 2022an helduko dala iragarri dau. Aurton trasferentzia hau egi bihurtzea oso gatxa eta ia ezinezkoa izango dala gaineratu dau.