Urtarrila amaitu arte hondino atxikitze gehiago itxaroten dabezala esan deusku BFAko Azpiegituretarako foru diputaduak. Aldundiak emondako laguntzeari esker gidari bakotxak urtean bataz beste 615 euro aurrezten dauzela adierazo dau. Urduliz eta Plentzia arteko metro zerbitzuak etenda jarraituko dau eta autobusez egingo dabe tarte hori. Lur jausia izan da orain egun batzuk, eta errepideari be eragin deutso. Imanol Pradales Bizkaiko azpiegituretako diputaduaren esanetan astearen amaierarako izan lei errepidea garbi egotea. Bestalde Pradalesek esan deusku Filomenak Euskadin ez dauela arazo larririk eragin. Bizkaian ez da ezustekorik egon. Euria dala eta, abendua hilabete euritsua izan danez, lur jausi asko izan dirala gogoratu deusku diputaduak. Ezkerraldea eta Uribe Kostako lotuko dauzen erreka azpiko tunelaz, bidegorri sareaz, Sollubeko balizko tunelaz eta Kanpazarreko mendatean eregiten dabilzan hirugarren erraiaz be galdetu deutsagu.