Bertsozale alkarteak 2020.urtearen balorazinoa egin dau. Oraingoan, irakurketak esanahi berezia dauka. Pandemiak eragin handia izan dau bertso saioen kopuruan eta ezaugarrietan, besteak beste. Jon Agirresarobek esan deuskunez, 2020.urtea ahaztuteko modukoa izan dan arren, aspektu onak be izan dauz. Herriz herriko bertso-eskolen eta antolatzaileen lana nabarmendu deusku Bertsozale alkarteko koordinatzaileak.