Nerea Begoña: "Eleizbarrutiko ikastetxeetako erronka ikasturte barrian hezkuntza emozionala lantzea izango da"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2021ko urt. 15a, 00:00

Elizbarrutiko Ikastetxeak sareko zentro guztiak zabalik dagoz momentu honetan. COVID 19a dala eta, ikasturtearen hasieran gorabeheraren bat izan zala esan deusku sareko koordinatzailea dan Nerea Begoñak, baina momentu honetan ikasgela guztiak zabalik dagozala. Eleizbarrutiko hezkuntza zentroen erronka ikasturte barri honetan hezkuntza emozionala izango dala azpimarratu deusku Nerea Begoñak. Astelehenean emongo deutse hasierea aurrematrikulazinoari, hilaren 18tik 29ra egongo da zabalik epe hori.  Jokin Bildarratz hezkuntza sailburuak aurrematrikulazino kanpainaren barri emoterakoan esan dau azken bi urteetan ikasleen kopuruak behera egin dauela. Bi mila ikasle gitxiago zenbatu dabez azken bi urteetan. Etorkizuna iluna dala esan deusku Eleizbarrutiko Ikastetxeen sareko arduradunak Nerea Begoñak.

Osorik irakurri