Bizkaiko basoetan gero eta pinu gitxiago landatzen dabilz, baso jaubeak banda marroiaren bildur dira eta askok eukaliptoaren aldeko apostua egin dabe. Gai honetaz Bizkaiko Basozainen alkarteko kidea dan Iker Novoagaz berba egin dogu. Basurdearen ehiza kontrolatuaren alde egin dau Aldundiak. Nekazaritzako ustiapenetan eragiten dabezan kalteak saihesteko, bideko segurtasuna hobetzeko eta gaixotasunen prebentzinorako. Bizkaiko Basozainen Alkartetik Iker Novoak azaldu deusku basurdeak zenbaterainoko kalteak eragiten dauezan.