EJk ez dau lortu akordurik oposizinoko taldeakaz aurrekontu proiektuaren inguruan. Elkarrekin-Podemosek bertigoa euki dau Leixuri Arrizabalaga legebiltzarkide jeltzalearen eretxiz. Bestalde EH Bilduren kasuan ezekoaren atzean estrategia bat ikusten dau berak.
Txertoei jagokenean Leixuri Arrizabalagak dino ez dala justoa Euskadira gaur heldu behar ziran dosi guztien erdia baino heldu ez izana eta Denis Itxasok Espainiako Gobernuak Euskadin daukan ordezkariak sare sozialetan idatzitakoa kritikau dau. Era berean Mungian asteburuan izandako istiluak penagarriak dirala adierazo eta arduraz jokatzeko unea dala gaineratu dau.