InspirARTE proiektuaren helburua, euskal literaturearekiko interesa sustatzea da, euskal literaturea ikusiarazotea. LEINN graduko Mariana Fernandez de Nograro, Nacho Armendariz, Amets Agirrebengoa eta Ane Sagredo ekintzaile gazteak dagoz honen atzean. Bilboko Itsasmuseum-ean ekin eutsen proiektuari pasan dan urteko abuztuan, Kirmen Uriberen esaldi bategaz. Hileon Gallartako Meatzaritzearen museoan ipini dabe esaldi barri bat.