Maddalen Iriarte (EH Bildu): "Aurrekontuetan Jaurlaritza EAJren mesedeetara jarri da EH Bildu higatzeko"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2021ko urt. 19a, 00:00

Lehendakariak etxeratze agindua aurreratzeko daukan borondateaz galdetuta EH Bilduko legebiltzarkideak esan deusku EJ gardentasun barik dabilela jokatzen eta ez deutsela ezelango informazinorik helarazoten. Iriarteren eretxian egoerea larria da eta horrek alkarlana eskatzen dau Txertoak badaezpada gorde behar diran itaunduta EH Bilduko ordezkariak Madril eta Gasteizko gobernuei irizpideak argi azaltzeko eskatu deutse.

Aurrekontuez galdetuta EJren jarrerea kritikau dau eta dino Lakuak prozedura guztia nahastau dauela, EAJren mesedeetara jarri dala EH Bildu higatzeko. Auzolanaz lotu barik berbaz ibili arren Jaurlaritzak aurrekontuei buruz eurakaz ez dauela eztabaidatu gura. Europako Funtsen banaketaren diseinua kolektiboa izan beharko litzateketela uste dau Maddalen Iriartek eta herri ariketa bat izan behar dala gaineratu.  

Osorik irakurri