Herriz Herri, Leioan egon gara gaur. Iban Rodriguez alkateagaz telefonoz egin behar izan dogu berba, ze etxean dago, taldeko kide batek positibo emon dauelako. Rodriguezek azaldu deuskunez, orain, garrantzitsuena Covid 19aren ingurukoetara egokitzea da. Neurriak hartu beharko dituela aitortu dau, eta gaineratu dau, esate baterako, laguntza-bonoak geratzeko etorri dirala. Inbertsinoetan, udaletxea handitzea eta kiroldegi barria dira lehentasunak.