Saioa Agirrek bizitza osoa daroa gimnasia erritmikoa egiten. Umetan hasi zan eta orain 20 urte daukaz. Dana irabazi dauela esan leiteke. Bizkaiko txapelketak, Euskadikoak, Espainiakoak... 2019an lortu eban gorengo mailako Espainiakoa. 2020an, laugarren geratu da, mazekin ariketa txarrak urten eutsan-eta. Aurten, taldekako txapelketan hartuko dau parte Leioako Sakonetagaz, bere taldeagaz. Ilusino berezia dauka, ze talde mistoa daroe lehenengoz. Gizonek be gimnasia egin leikiela nabarmendu nahi izan dau Agirrek. Sakonetan, Eneko Lanbea daukie, Espainiako txapelduna bera be.