Unai eta Iratxe Amorebieta-Etxanoko familia bateko gurasoak dira, hiru seme-alaba dabez eta horreetariko bat Ane da, lehen Peio zan baina gaur egun 7 urteko neskatoa da. Jon Ander eta Itziar Algortan bizi dira eta 17 urte daukazan semea dabe. Aiden da bere izena eta orain dala urte gitxi Aidenek transitoa egin eban. Transitoa egiteak suposatzen dauenari buruz eta gazte transexualen familiek daukiezan erronkei buruz berba egin dogu gaur Unai eta Jon Anderregaz.
Bilbon domeka honetan Naizen alkartearentzat Kai Etxanizek konposatu dauen abestia aurkeztuko dabe. Naizen ume eta nerabe transexualen alkarteak abesti bat kaleratuko dau eta helburua diran bezala onartuak izateko borrokan dabilzan neska-mutilei eskaintzea da. Bi urte pasau dira Naizen alkartea sortu zanetik eta Bilboko BBK aretoan domekan hitzordu berezia eukiko dabe. Huntza taldeko Josune Arakistainek eta Maria Antunezek lagundu dabe musikan. Markina-Xemeinen Naizeneko umeakaz grabautako bideoklipa be ikusgai egongo da domekan eta bideoak partekatzeko deia egin deuskue alkartetik.