Arantxa Tapia (EJ): "Europako Funtsen kudeaketarako gobernu zentralari kogobernantzea eskatzen deutsagu"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2021ko urt. 21a, 13:33

Euskadirako proiekturik interesgarrienak zehazteko estaduko gobernuari batera jarduteko eskatu eutso gaur Arantxa Tapiak EJko sailburuari "Goizeko Izarretan" saioan egin deutsagun alkarrizketan. Abendurean 29an Espainiako gobernuari igorritako lehen zirriborroan txertatzeko proiektu gehiago dagozala aurreratu deusku Tapiak eta zerrenda hori eguneratu behar dala. 

Bestalde Veter Recycling enpresak 10 eguneko epean Zaldibarko lurzoruan eragindako kalteak konpontzeko txostena aurkezten ez badau Tapia sailburuak esan dau EJk berak zehaztuko dauela kalteordainen kopurua eta enpreseari fakturea pasauko deutsola. Era berean ordainketa hori zelan egin azalduko ei deutso Lakuak enpreseari. Hondakinen banaketeari eta biltegiratzeari buruz galdetuta Arantxa Tapiak aurreratu dau Jaurlaritzak horri buruzko plan bat daukala erdi-amaituta eta laster horren barri emongo dauela. Plan honek modu berezian industria-hondakinei erreparatuko deutse eta eknomia zirkularra hartuko dau oinarri. 

Joe Bideni buruz itaunduta Ekonomiaren Garapenerako sailburuak dino Europa eta AEBen arteko harremana hobetuko dala eta hartuemon barri horrek euskal enpresen interesetan eragin ona eukiko dauela. Zentzu horretan euskal enpresek kanpo merkaduari eutsi ahalko deutsela uste dau Arantxa Tapiak.     

 

Osorik irakurri