BFAko Gizarte Ekintzarako diputadua Sergio Murillo alkarrizketatu dogu gaur "Goizeko Izarretan". Murillok aurreratu deusku otsailaren amaierarako Bizkaiko egoitzetako kutsatzeen egoerea askoz hobea izango dala eta martxoaren hasierarako danak bigarren dosiagaz txertatuta egongo dirala. Martitik aurrera egoitzetako bisitak malgutzeko aukerea ez dau baztertu.
Etorkizunean etorriko dan egoitza txikiagoen eredua sortzen hasteko diru-funts bat sortuko da eta gai horretan foru gobernuaren eta EH Bilduren arteko hurbilketea egon dala zehaztu dau Murillok. Bizkaiko 154 erresidentziak ikuskatzeko 7 ikuskatzaile dagoz, oposizinotik 7 gehiago eskatu dabez. Erresidentzietan izaten diran ikuskaritzei buruz be berba egin dogu BFAko Gizarte Ekintzarako diputaduagaz.