Eider Alkorta (EHU): "Zorionez, gizarte zerbitzuetan laguntzea eskatzeko lotsa desagertuz doa"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2021ko urt. 25a, 13:33

Gizarte Zerbitzuen beharrik ez eben familiek laguntzea eskatu behar izan dabe pandemiaren eraginez. Hori dino Covid19ak estaduko gizarte-zerbitzuetan dauen eraginaz ikertu dauen txosten batek. Txosten horren lehenengo alea 2020ko uztailean argitaratu zan eta hori eguneratuta bigarren bat be kaleratu dabe. Ikerketa honetan sei autonomia-erkidegok parte hartzen dabe eta tartean EHUko hiru aditu dagoz. Horretariko bat, Eider Alkorta EHUko irakaslea, "Goizeko Izarretan" saioan alkarrizketatu dogu gaur. 

Alkortak azaldu deuskunez gizarte zerbitzuetara hurreratzen diranen egoerea kronifikau da eta erabiltzaile barriak dagoz, kontratu ezegonkorrak dabezanak edo ERTEan dagozanak tarteko. Gizarte zerbitzuetako langileak oso nekatuta dagozala esan deusku eta etorkizunean gertatuko danari buruz ziurtasunik ez dabela zehaztu deusku Alkortak.  

Argazkia: BERRIA egunkaria

 

Osorik irakurri