Josu Erkoreka (EJ): "Hirugarren olatuaren eragina zehazteko aste hau erabagiorra izango da"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2021ko urt. 27a, 00:00

Egoerak okerrera egin dauela eta ospitaleen tensinoa gora doala ikusita etxe barruko konfinamendua baztertzen dauen galdetu deutsagu gaur "Goizeko Izarretan" irratsaioan Josu Erkoreka EJko Segurtasun sailburuari. Ekonomiaren eta osasun neurrien arteko oreka bat bilatzen jarraituko dabela esan deusku. 

Gaur autonomia erkidegoen arteko bilera telematikoan Jaurlaritzak etxeratze agindua 20:00etara aurreratzeko eskatuko dauela berretsi dau. Espainiako gobernuan egondako aldaketez galdetuta Erkorekak uste dau Lurralde Politikarako ministro barria, Miquel Iceta solaskide eskuzabala eta eraginkorra dala. Eskumenei buruz Seguratsun sailburuak esan deusku martian Zaballa, Martutene eta Basauriko espetxeen funtzionamendua Eusko Jaurlaritzaren menpe egoteko aukera asko dagozala. Inoiz ez dirala egoera hortatik hain gertu egon. 

Zaldibarko zabortegian Joaquín Beltran aurkitzeko lanei buruz, asteburuetan izandako istiluei buruz eta ertzainen LEP barriari buruz be galdetu deutsagu Josu Erkorekari.

 

Osorik irakurri