Lezamak, 50 urte

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2021ko urt. 27a, 17:00

Lezama udalerria da, baina, kirol arloan Lezama esaten badogu, Athleticen azpiegiturak dira. Felix Oraa presidente zala sortu ziran azpiegiturok. Jokalariak heziteko sortu zan, eta harrezkero horrexetan dabil. Jose Angel Iribar, Santi Urkiaga, Rafa Alkorta, Julen Guerrero eta Erika Vazquez batu dira, gaur, urteurreneko ekitaldian. Danak, munduko txapelketak jokatutako futbolariak. Jokoan saioan Luis Prietogaz egin dogu berba. Dimoztarrak ondo ezagutzen dau Lezama. Baskonian, Bilbao Athleticen eta Athleticen jokatu dau, eta beheko mailetako prestatzaile fisikoa izan da klubean. 

Osorik irakurri