Agus Hernan: "Foro Sozialean bizikidetzan sakontzeko postontzi birtuala sortu dogu"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2021ko urt. 28a, 00:00

Azken asteetan izan diran euskal presoen hurreratzei buruz galdetuta Foro Sozialeko kideak esan deusku EPPKn hartutako erabagiaren eta Pedro Sanchezek gai hau agendan sartzearen ondorio zuzena izan dirala. Hurbiltze honeek senitartekoengan sekulako eragina dabela autortu deusku. Hondino gehiago gerturatu beharko leukiezala uste dau Agus Hernanek eta horretarako adibidez Iruñeako espetxean espazioa sorberan dagoala. 

Emoten dau udabarritik aurrera espetxeen eskumena Jaurlaritzaren esku geratuko dala, Hernanek azaldu deusku honakoa gai konplexua dala eta estaduaren menpe dagozan espetxeetako funtzionarioen eta kartzela bakotxeko aginte batzordearen etorkizuna argitu beharko dirala.  

Gaixorik dagozan presoen egoeraz be berba egin deusku. Antton Troitiñoren egoerea da albiste. Kartzelan egonda kimioterapia tratamendua hartzeari uko egin deutso. Trtamendua espetxean hartzea ez da bideragarria eta hirugarren gradua eskatu dabe berarentzat. Bestelako gai askoren inguruan be itaundu deutsagu Agus Hernani gaur "Goizeko Izarretan" irratsaioan egin deutsagun alkarrizketan.   

Osorik irakurri