Urduñako eta inguruko baserritarren produktuak merkaturatzeko webgune barri bat aurkeztu dabe asteon. Pandemian Urduñako ekoizleek martxan jarri eben Whatssap kanal bati esker plazara hurerratzen ez diran gazteak erakarri ebezan. Oraingoan eskaintzea zabaldu nahian salmenta zuzena leku gehiagotara edegi gura dabe. Mikel Kormentzana “Urduñako Zaporeak” alkarteko kideagaz egin dogu honetaz berba. Bestalde Gorobel mendilerroan Burgoseko eta Urduñako artzainek larreak partekatzeko eben ohituraz be berba egin deusku Kormentzanak. Bizkaiko artzainei bedartza horreetan 50garren hamarkadatik eukien erabilera eskubidea kendu deutsie eta justizia bila Europara jo dabe.