Turismoaren sektorearentzat laguntza gehiago onartuko dabez Bizkaiko Foru Aldundian. Asteon Jaurlaritzak agindu dauz laguntza batzuk, eta aldundiarenak bateragarriak izango dira. Turisten kopuruak behera egin dau 2020an. Aurreko urtean baino ehuneko 65 gitxiago etorri dira eta gaualdiei begira, ehuneko 63 jaitsi da kopurua. Ainara Basurko ekonomiaren garapenerako Bizkaiko diputadua. 42 Urduliz Bizkaia kanpusak digitalizazinoari begira trebakuntzea eskainiko dau eta atzo Rementeria diputadu nagusiak iragarri ebanez, edonor apuntau ahal izango da kanpus honetara.
Europako funtsak dirala eta, lagungarriak izango dirala uste dau Basurkok, baina dana ez dabe konponduko. Eta ekintzailetzagaz lotuta, pandemia egoera honetan, ezjakintasuna eta bildurra nagusi diran arren, Aldundiak ekintzaileei begira egindako deialdian ez dau igerri beherakadarik, mantendu egin da proiektuen kopurua, eta hori barri ona dala esan deusku AInara Basurkok.