Bidatzenea izango da emakumeen etxe barria Portugaleten. Mogimendu feministak hauspotuta hogei bat emakume dabilz lanean etxe hori errealidade bat izan daiten eta udalaren babesa dauke horretan. Itsaso Palacio Rodriguez da emakume horreetako bat. Bidatzenea izenari buruz itaundu deutsogu Palaciori, Portugaletegaz lotura zuzenda daukan izena da. Etxe feminista izango dala esan deusku eta Urdibai enparantzan egongo dala aurreratu be bai. 2022rako egongo da zabalik.