Eguaztenean hasi ziran lonja barrian beharrean. Eusebio Arantzamendik Ondarroako kofradiako presidenteak esan deusku oso pozik dagozala eta laster lonja zaharra botako dabela. Hilabete bat beharko da horretarako izan be hondakinak banan-banan atara beharko dabez, gaika sailkatuta (egurra, harria, burdina...)
Berdelen harrapaketeari martian ekingo deutse eta arrain mota horretan murrizketak egongo dirala zehaztu deusku Arantzamendik. Aurten igaz baino %8 gitxiago harrapau ahalko da.