Gosearen kontrako kanpainea hasi dau beste behin Esku Alkartuak-Manos Unidas alkarteak, zezeileko bigarren domekeari begira. Maritxu Epaltza presidenteak esan deusku gosean pandemia ezin dogula ahaztu, eta oso latza dala. Aurton be kontzientzia eragiten eta goseari aurre egiteko dirua batzen ahaleginduko dira.