Antzerkia, sua eta perkusinoa, horreetxek dira Deabru Beltzak konpainiaren ardatzak. Nazinoartean ibilbide luzeena daukan euskal konpainia da. 1996an martxan jarri zanetik, kale antzerkiko konpainia honek hainbat eta hainbat ekitaldi eskaini dauz, bai berton, bai gure mugetatik kanpo.